XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskararen obekuntza idazleen eskuetan; Detxepare.

Ezpairik gabe, mintzoak irarbideri zor andi bat diote.

Idazti irarriak argitara irteten dira, guzien begiak aetako gañean gelditu ditezke, bai adizkide bai etsaiak uts-okerrak lasai oartuko dituzte..., ta idazlearen ospe ta aintzak eskatzen dute oso garbi ta zuzenki idatzita agertzea.

Ez Detxepare ez Leizarraga ez Axular ez Mendiburu ez Mogel ez Iztuetak berak ere, etxekoakin itz egiten zuten, irakurleakin, liburu bidez, jardun nai zuten bezela.

Zindotasunak gizabidez egitera erazten gaitun letz, baita idazti-argitaltzeak ederki idaztera ere.

Bestalde aurrerapen-zaletasunak ta elkar leiak indarrez eragiten digute, batez ere ikasiak bagera: eta ikasiago ta geyago.

Euskera-obekuntza, asieratik, euskeldun artean soilki bete bear izan zan, gure etxeko langaiak, ez beste iñorenak erabilliz, euskel erraitik, ez bat ere erderarenetik mamia ateraz, latin-seme izkuntzai jazoten zaienaz guziz bestera.

Gure idazlerik bikañenak, aspaldi ta gero, apaizak izan ditugu geienak: aentzat, bada, latiñezko yakintza, euskera lantzerako lagundu bearrean, eragozpen larri izan zitzaien, bide medarretik dijoazanai datozenak zairen antzera.

Beren idaztietan, aetako euskel idazle bakoitzak euskelgi bakoitzaren itzak, erri ezpainetan ziranez bear bada, garbi ta zuzenki bildu zitun, onela alfabeta-jarrai gabeko iztegi antzeko batzuk eman zigutela.

Gure alfabeta-arauzko iztegiak, antziñako liburu aen ondorengoak dira ta: ez ostez.

Idazleak, euskel jauregi biziak eraiki zizkiguten: itz-bildariak, berriz, jauregi oietako arriak banaka ta lerrokatu.

Augatik, baiña iztegilleak gutxietsi ez ditzakegu, idazle berriai lana aski erreztu baizien.

Gerotxuago agertu ziran euskeraren zelaian, gramatiko edo eliztilariak.

Auek, egitan, iztegilariak bezela, eliztiko era berri bat ere asmatu ez zezaketen, idazle ta izlari ikasienak egokiro ta osorik aurkeztu bear baizik: baiña nola ukatu elizti-ezagutzalleak elizti-jakingabeak baiño gertuago zala idazti oberen bat egiteko?.

Azkenez, euskeraren obekuntza, edonoiz ta nonnai, idazleen eskuetan batez ere utzita egon zan.

Idazleetako bakoitzagan gai bi batu ziran, ondoreko au ekarri zutenak: euskel-ezagutza eta idaztiko erakundea.